Egun bereziak PDF fitxategia  Array Inprimatu Array  E-posta

Bermeoko jaiak

Irailaren 8an hasten dira, Almikeko Amaren egunean, eta egunik garrantzitsuenak irailaren 9a eta 10a edo andramarietako hirugarren eguna dira. Irailaren 9a arrantzale eguna da, eta arrantzaleen berezko jantziak eta koloreak, mahoiak, herriko kale guztiak hartzen ditu.

 

 

Escudo bermeo

 

Ekainaren 23-24 San Juan

Beste herri batzuetan legez, jaia San Juan egunaren bezperan hasten da, herriko plazan sua piztuta. Jaiari jarraipena emateko, herritarrak Gaztelugatxeko San Juan ermitara joaten dira, herritik kilometro batzuetara. Bertan, hainbat meza egiten dira, goizaldean hasita, eta inguruetan erromeria ere egiten da. Ibilbide hori, tradizioz, oinez egiten da.

 

 

San Juan

 

Uztailaren 22a – Magdalen eguna

Tradizioak dioenez, Izaro uhartea norena zen ebazteko Bermeoren eta Mundakaren arteko auzia zela-eta, estropada bat egin zuten bi traineruk, herri bakoitzeko batek, eta elantxobetarrak izan ziren epaileak. Estropada latzean, Bermeoko traineruak haitz bat jo zuen, hain gogor jo ere, ezen trainerua erdibitu egin zen eta marineletako bat ito egin zen. Ondorioz, Bermeok gizon bat galdu zuen, baina uharte bat irabazi. Hala ere, eta kondaira gorabehera, Izaro uhartea beti egon da Bermeoren jurisdikziopean.

 

Urteko kultur jarduerak

  • Ikasturte amaierako jaia. Ekainean, ikasturteko azken eskola egunean.
  • Musikaren Nazioarteko Astea. Abuztuko lehenengo astean.
  • Nazioarteko Folklore Jaialdia. Abuztuan.
  • Arrain Azoka. Maiatzean. Itsas arrantzako sektorea erakusten zaio azoka honetan jendeari. Hainbat eta hainbat jarduera egiten dira (kontserba-fabriketara bisitak, arrain salmentako itxurak, …).
  • Jazzber. Jazz jaialdia. Ekaineko azken astean.
  • Aritxatxu Rock. Rock jaialdia. Uztaileko bigarren astean.
  • Reagge Jaialdia. Uztaileko azkeneko astean.
  •  Erdi Aroko azoka. Urriko hirugarren astean.